Posts Tagged ‘maiatzaren 17a’

   Orain dela hiru urte sumindura oihu bat mundu osoko kale eta plazetan zehar zabaldu zen. Urte honetan berriro EZ MUGA, EZ ZOR EZTA BELDURRIK ERE lemapean plazak eta kaleak aldarrikatu nahi ditugu elkartzeko gune moduan, non denok konponbide bat topa diezaiokegun gure eskubide eta askatasunak murrizten dituzten arazoei.
   Hiru urte geroago kalea hartzera gonbidatzen zaituztegu. Datorren larunbatean, maiatzaren 17 an, Bilbon elkartuko gara (Jesusen Bihotza plazan, arratsaldeko 6 retan). Kalea hartzeko eta zuen oihuak ahots batean biltzera, munduko beste hiri askotan kalera aterako diren pertsna askorekin batera, deia egiten dizuegu.
Gainera Arriaga plazan Maiatzak 15 egunetik aurrera antolatu ditugun ekintzen egitasmoa atxikitzen dizuegu.
hartu kalea
Ekintzen egitaraua:programazioa15m
 Maiatzaren 17 ko manifestua: m15

Read Full Post »