Archive for the ‘OSASUNA-SALUD-CONSUMO’ Category

Ariz eta Urbiko auzoak ibili eta birpentsatzera….

Mugikortasunera begirako hiriak eraiki zituzten banakako garraio motordunari lehentasuna emanda, aintzat hartu gabe eremu publikoa topaleku, harremanetarako gune eta egoteko leku ere badela.

Oinez auzo jator honetatik ibilbideak aukera emango digu urteetan zehar gertatutako aldaketak ezagutzeko, eta etokizunerako planak ikusgai egiteko.
Jose Fran Cid-en laguntza izango dugu, agenda 21 eta hiri-mobilidade irahunkorra- aholkularia eta hiri-bideetan oinez aditua.

Kaleak pertsonentzat zabal ditzagun. Gure kaleko esparruak berreskuratu, elkartzeko helduen eta umeentzako leku seguruak nahi ditugu.

Kaleaz gozatu!

Se construyeron ciudades orientadas a la movilidad priorizando el transporte individual y motorizado y se dejaron de lado otras funciones del espacio público relacionadas con el encuentro, la relación o la estancia.
La propuesta de hacer un recorrido a pie de Ariz a Urbi, barrios emblemáticos de Basauri es una opción para conocer su transformación a lo largo de los años y visibilizar los planes de futuro. Contaremos con la presencia de personas que vivieron la realidad de estas calles y su trasformación a la actualidad. También contaremos con José Fran Cid, Consultor especializado en proyectos de movilidad sostenible urbana y local A 21.

Abramos las calles a las personas, recuperemos nuestros espacios de calle, que el paseo sea un disfrute, la plaza un espacio de encuentro, la calle un lugar seguro para mayores y niñas.

Animaros a pasear junt@s para hacer de nuestro municipio un lugar más agradable para vivir.

¡¡¡Os esperamos!!

Anuncios

Read Full Post »

Sare kooperatiboak ehunduz ekonomia hutsetik haratago.

Emakumeen topaketa.

Eguna: 2018ko maiatzak 22

Ordua: 19:00 etan

Tokia: NAILUA Teteia,Araba kalea, Basauri.

Eraldaketa soziala bultzatu nahi dugun sare bat gara ZarenSare-EnRedando. Hori lortzeko, kontzientzia aldaketa eta jardunbide eraldatzaileak erabili nahi ditugu, justizia soziala eta zuzentasuna ardatz dituen ikuspuntu feminista batetik. Eremu lokalean eta nazioartean ekoizpen, banaketa eta kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea bultzatu nahi dugu, eredu ekonomiko, eredu politiko eta eredu soziokultural dominantea (heteropatriarkala eta indibidualista) zalantzan jarriz.


Testuinguru horretatik abiatuta, Hego eta Iparreko emakumeen topaketa bat proposatu nahi dugu maiatzaren 22rako. Horretarako, Chiapaseko (Mexiko) bi emakume eta Euskal Herriko landa-eremuko emakume (Etxaldeko emakumeak) izango dugu. Emakume ekoizleak, emakume ehuleak, beren produktu eta zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko enpresa-eredu kooperatiboa aukeratu dutenak. Emakume indigenak, emakume baserritarrak, beren jarduteko moduarekin gizartea eraldatzeko gure helburuari itxaropena ematen diotenak. Tertulia honetan elkarte hauetako emakumeek lagunduko diegu: Sagarrak, Emakumeak Aniztasunean, Hemengo eta Hango Emakumeak eta Setem.


Emakume hauek eredu kooperatiboaren alde egin dute, ikasteko, elkartzeko eta emakumeekin loturak sendotzeko gune moduan ikusten dutelako eredu kooperatiboa, eta kooperazioan oinarritutako harremanak josten dituelako, eta ez konpetentzian oinarrituak. Eredu tradizional eta patriarkalei ihes egin nahi diete, erdigunea bizitzan jarriz, erdigunea ondo bizitzean jarriz. 

Entzun nahi badiezu, zeure buruari entzun nahi badiozu, pertsonekin atseginago izango den etorkizuna eraikitzeko zeure alea jarri nahi baduzu… Etor zaitez!!

Tejiendo redes cooperativas más allá de la mera economía.

Encuentro de Mujeres.

Día: 22 de mayo 2018.

Hora: 19:00h.

Lugar: NAILUA Teteria, Araba kalea, BASAURI.

ZarenSare-EnRedando somos una red que busca impulsar la transformación social a través de un cambio de consciencia y prácticas transformadoras desde una perspectiva feminista de justicia social y equidad que promuevan a nivel local e internacional una producción, distribución y consumo responsable, consciente y transformador y que cuestionen el modelo económico dominante, el modelo político, así como el modelo sociocultural (individualista y heteropatriarcal) al que nos enfrentamos.

En este encuentro entre mujeres del Norte y el Sur, contaremos con dos mujeres chiapeñas (Mexico) y mujeres del entorno rural vasco (Etxaldeko emakumeak). Mujeres productoras, mujeres tejedoras, mujeres que apuestan por la cooperativa como modelo de empresa para distribuir y comercializar sus productos y servicios. Mujeres indígenas, mujeres baserritarras, mujeres que con sus buenas prácticas aportan esperanza a nuestra apuesta por la transformación social. Las acompañaremos en esta tertulia Mujeres de Sagarrak, Mujeres en la Diversidad, Mujeres de Aquí y de Allá y Setem.

Ellas apuestan por la cooperativa, pero como lugar de aprendizaje, encuentro y vinculación entre mujeres diversas que tejen relaciones de cooperación más que de competencia. Se huye de replicar los modelos tradicionales y patriarcales poniendo el centro en la vida; en el buen vivir.

Si te apetece escucharlas, escucharte, si te apetece contribuir en esta construcción común de un futuro más amable con las personas…¡¡Te esperamos!!

Read Full Post »

Urteak eta urteak erleentzat eta beste intektu polinizatzailentzat arriskuak diren intektizidak debekatu behar zirela aldarrikatzen eman ondoren, azkenean lortu egin da!.Pasa den ostiralean, Apirilaren 27 an, Europear Batasunak gehien erabiltzen diren hiru plagizida debekatzearen alde agertu zen. Aurrerapausu bat da. Hemendik aurrera alde batetik, indarberriturik, plagizida guztiak debekatzeko eta nekazaritzak produktu kimikoekiko duen lotura apurtzeko lanari ekin behar izango diogu. Bestetik, nola ez, nekazaritza ekologikoa sustatu behar izango dugu.

“Erlea gure planetaren gainetik desagertuko balitz,

gizakiok lau urte besterik ez genuke bizitzeko; erlerik gabe polinizaziorik ez, belarrik ere ez, ez animaliarik, ez eta gizakirik ere.”

Albert Einstein

24/04/2018 Ministerio de Agricultura, Madrid, España Activistas de Greenpeace han arrojado 20 kilos de abejas muertas envenenadas por el uso de insecticidas en España en la puerta del Ministerio de Agricultura y Pesca, Alimentación y Medio Ambiente. 

Hoy es un gran día. Después de tantos años pidiendo la prohibición de los insecticidas peligrosos para las abejas y otros polinizadores, por fin la Unión Europea ha decidido prohibir totalmente el uso al aire libre de tres insecticidas neonicotinoides, los más vendidos en el Mundo.

El pasado martes Grenpeace llevó a la puerta del Ministerio de Agricultura 20 kilos de abejas muertas para recordar a la ministra Tejerina que el viernes podía salvarlas.

16 países, entre ellos España, votaron el viernes 27, a favor de las abejas, del planeta y de las generaciones futuras. Y ha sido posible gracias a todas las personas que, habéis sumado vuestro granito de polen para proteger a las abejas.

Pero la lucha no termina aquí. Los tres neonicotinoides son solo la punta del iceberg: hay muchos más plaguicidas que son igual de peligrosos para las abejas, la producción de alimentos y los ecosistemas. Ahora los gobiernos tienen que prohibirlos todos, romper con la dependencia de los plaguicidas químicos en la agricultura y fomentar la agricultura ecológica.

Read Full Post »

Edukiak: etxeko guneak prestatzea, urtaro bakoitzean zer landatu, barazkiak eraekologikoan hazteko zaintzak eta trikimaluak……

Prezio:15€/20€

Izen-emateak:maiatzaren8ra arte Basozelai Gizarte Etxea

basozelai@basauri.eus
944666400

Los contenidos que se trabajaran en este curso serán: consejos e ideas para la preparación de espacios domésticos, como saber que plantar en cada época del año, cuidados y trucos de cultivo ecológico.

Precio:15€/20€

Inscripciones: Hasta el 8 de mayo en Basozelai Gizarte Etxea.

basozelai@basauri.eus
944666400

Read Full Post »

Mikro-tailerra:Permakulturaren hastapenak

(giza espazioak eta habitatak diseinatzea)

Maiatzak 5, 10:00-13:00/ Basozelai Gizarte Etxean (Basauri)

Toki-kopuru mugatua denez, izena eman beharko da. Azken eguna: maiatzak 3.

 

Permakulturaren oinarri diren printzipioak aurkeztuko ditugu, eta zenbait adibide ikusiko ditugu, ulertzeko zertaz ari garen. Saio amaitu eta gero, parte-hartzaileek dinamika bat egingo dute, modu dibertigarri eta entretenigarrian ezagutzeko permakulturaren oinarriak (bide batez, jardueran aurrera egiteko lan-talde giroa sortuko da).


Saio erdian atsedenaldia egingo dugu: tokiko produktu ekologikoak dastatzeko tartetxoa hartuko dugu.

Amaitzeko, ortua diseinatuko dugu, aintzat hartuta permakulturaren printzipioak eta elementuak: ura, negutegia, oilategia, fruta-arbolak, urmaela, eta abar.

Zure zain gaude!!!

Micro-taller: Iniciación a la Permacultura

(diseño de espacios y hábitats humanos)

 5 de mayo de 10 a 13:30h/En el centro cívico de Basozelai, Basauri. 

Plazas limitadas, es imprescindible apuntarse, fecha límite:3 de mayo.

Presentaremos los principios en los que se basa este sistema y veremos algunos ejemplos para entender de qué estamos hablando. Una vez terminado se realizará una dinámica entre los y las asistentes con el fin de conocer de una manera divertida y entretenida los principios de la Permacultura; lo que creará un clima de trabajo en grupo propicio para continuar con la actividad. 

En la mitad de la sesión haremos un descanso para reponer energía donde degustaremos productos locales y ecológicos. 

Para terminar, realizaremos un diseño de un huerto donde queden reflejados los diferentes principios y elementos del sistema, agua, invernadero, gallinero, frutales, estanque, etc.
¡Te esperamos!

Read Full Post »

Older Posts »