Posts Tagged ‘kalea hartu’

   Orain dela hiru urte sumindura oihu bat mundu osoko kale eta plazetan zehar zabaldu zen. Urte honetan berriro EZ MUGA, EZ ZOR EZTA BELDURRIK ERE lemapean plazak eta kaleak aldarrikatu nahi ditugu elkartzeko gune moduan, non denok konponbide bat topa diezaiokegun gure eskubide eta askatasunak murrizten dituzten arazoei.
   Hiru urte geroago kalea hartzera gonbidatzen zaituztegu. Datorren larunbatean, maiatzaren 17 an, Bilbon elkartuko gara (Jesusen Bihotza plazan, arratsaldeko 6 retan). Kalea hartzeko eta zuen oihuak ahots batean biltzera, munduko beste hiri askotan kalera aterako diren pertsna askorekin batera, deia egiten dizuegu.
Gainera Arriaga plazan Maiatzak 15 egunetik aurrera antolatu ditugun ekintzen egitasmoa atxikitzen dizuegu.
hartu kalea
Ekintzen egitaraua:programazioa15m
 Maiatzaren 17 ko manifestua: m15

Read Full Post »

Atzo, abenduaren 3 a, euskararen nazioarteko eguna ospatu egin zen. Egun, egutegiak ez ditu egun nahikorik kausa baten edo beste baten  alde egiteko. Bi edo hiru urte beharko genituzke bakoitzari berea emateko. Egun , euskararena , heldu zaigu eta behar zen moduan ospatu egin dugu: Basauriko euskaldunak kalera atera ginen euskaraz bizi nahi dugula adierazteko. Heldu zitzaigun moduan joan egin zaigu eguna eta aurrean dugu urte osoa, 364 egun. Euskarak 365 egun leloari eutsiz, euskaldunak euskaldunari berba egin, , plaza eta dendatan, eskolatan…, kalean. Euskara gure eskuetan da!

Egun ona izan…beste planik ez baduzue!

IMG_2725

Hona hemen Basauriko ekologistok, euskararen eguna dela eta, argitaratu genuen aldizkaritxoa:

Elorrizuria

Read Full Post »