Posts Tagged ‘Sagarrak’

Uribarriko auzokide talde batek eta Sagarrak- Ekologistak Martxan taldeak gure auzoan eraiki nahi den aparkalekuaz berba egitera gonbidatzen zaituztegu. Premiazko bilerara deitzen zaituztegu zer dakizuen moduan obrak hastear dauden.

  Hilaren 14 an, aurreko bileran, hasitako sinadura bilketaren berri emango dizuegu eta aurrerantzean gauzatu ahal ditugun ekimenetaz berba egiteko aukera izango dugu.

Zer edo zer jateko, partekatzeko, ekarri merienda txiki bat egiteko asmoa dugu eta. Asfaltoak eta kotxeek hartua izan ez dadin borroka egingo dugu.

Datorren 28 an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7 retan parkean itxioten zaituztegu.

bilera

Vecinas/os  de Uribarri contra este proyecto y Sagarrak- Ekologistak Martxan os invitan a participar en una nueva reunión para hablar del proyecto de construcción de un parking en el barrio, cuyas obras están a punto de comenzar.

Informaremos sobre la recogida de firmas que iniciamos el día 14 y analizaremos nuevas iniciativas contra el proyecto.

Trae algo para compartir, ademas de hablar del tema que nos ocupa haremos una pequeña merienda. Disfrutaremos de nuestro pequeño parque y lucharemos para que no sea invadido por el asfalto y los coches.

Miercoles 28 a las 7 de la tarde, en el parque ( frente al Instituto)

deialdia

Read Full Post »

Mugikortasunera begirako hiriak eraiki zituzten banakako garraio motordunari lehentasuna emanda, aintzat hartu gabe eremu publikoa topaleku, harremanetarako gune eta egoteko leku ere badela.
Oinez auso jator honetatik ibilbideak aukera emango digu urteetan zehar gertatutako aldaketak ezagutzeko, eta etokizunerako planak ikusgai egiteko.
Jose Fran Cid-en laguntza izango dugu, agenda 21 eta hiri-mobilidade irahunkorra- aholkularia eta hiri-bideetan oinez aditua.
Kaleak pertsonentzat zabal ditzagun. Gure kaleko esparruak berreskuratu, elkartzeko helduen eta umeentzako leku seguruak nahi ditugu.

Kalea oinezkoentzat berreskuratu nahi dugu!

Kaleaz gozatu!

arizgoiti

Se construyeron ciudades orientadas a la movilidad priorizando el transporte individual y motorizado y se dejaron de lado otras funciones del espacio público relacionadas con el encuentro, la relación o la estancia.
La propuesta de hacer un recorrido a pie por este barrio emblemático de Basauri es una opción para conocer su transformación a lo largo de los años y visibilizar los planes de futuro. Contaremos con la presencia de personas que vivieron la realidad de estas calles y su trasformación a la actualidad. También contaremos con el asesoramiento de un experto en rutas urbanas a pie, como es José Fran Cid, Consultor especializado en proyectos de movilidad sostenible urbana y local A21.
Abramos las calles a las personas, recuperemos nuestros espacios de calle, que el paseo sea un disfrute, la plaza un espacio de encuentro, la calle un lugar seguro para mayores y niñas.

Animaros a pasear junt@s para hacer de nuestro municipio un lugar más agradable para vivir.

¡¡¡Os esperamos!!

Read Full Post »

Hitzaldia:»Landareen garrantzia euskal gizarte tradizionalean: begirada etnobotaniko bat».

Hizlaria: Gorka Menéndez Baceta (Ingurugiro Zientzietan Lizentziatua eta Etnobotanikan Doktorea)

Maiatzaren 12an, 19:00etan Dorretxean, Basaurin.

Euskeraz izango da. Sarrera librea eta doakoa

Milaka urteetan zehar, herri eta kultura bakoitza, ingurumenarekin harremanetan sartuz, jakituria eta ezagutza ugari pilatuz joan da, ondare inmaterial aberatsa osatu arte. Herri jakituria hori,  gehien gehienetan, ahozko tradizioan baino ez dago gordea eta hori jaso eta aztertzeaz arduratu den diziplina zientifikoa etnografia izan da. Jakituria hori landareekin zerikusia duenean etnobotanika deitzen diogu berau aztertzeaz arduratzen den diziplinari.

etnobotanica

Euskal Herrian, XX. mendean zehar emandako industrializazio eta modernizazio prozesuen ondorioz, ezagutza tradizional horietako asko galdu egin dira. Hala ere, baserritar kulturaren ondarea oraindik berreskura daiteke berau ezagutu duten aitite eta amamekin hitz eginez; gaixotasunak osatzeko erabiltzen zituzten erremedioak, basoan jaten zituzten belar eta fruituak, arropak egiteko erabiltzen zituzten ehunak, edota tresnak eta altzariak egiteko erabiltzen zituzten egurrak. Horiei guztiei buruzko informazioa oraindik bizirik dirau gure nagusien memorian.

 Hitzaldian, ikuspegi etnobotaniko batetik abiatuta, euskal baserritar bizimoduaren hainbat esparru errepasatuko ditugu; sendabelarrak, basoko landare jangarriak eta agroekosistemen kudeaketa tradizionala. Horretarako, Gorbeialdea, Aramaio eta Karrantzan burututako etnobotanika tesi doktoralean jasotako informazioa hartuko dugu oinarritzat.

Read Full Post »

tori zaparrada

Apirilaren 23 an ospatzeen da Mundu osoan Liburuen eguna. Hori dela eta Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak, bookrosing delako ekimenarekin bat eginez, liburu zaparrada antolatu du Basaurin. Egun horretan 500 en bat liburu askatu egingo ditu Sagarrak Basauriko auzo guztietako bazterretan. Zorte ona izan irakurzale!

Read Full Post »

Elikadura energetikorako hurbilketa

Geure osasunerako eta geure ingurunerako oso garrantzitsua da produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoikoak kontsumitzea, eta kezka hori piztu nahi dugu jendearengan. Izan ere, uste dugu funtsezkoa dela sustatzea produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoikoak kontsumitzea, horrek on egiten diolako bai bertoko nekazari eta ekoizleei, baita denda txiki eta ertainei ere.

Era berean, kontsumo arduratsuaren alde egiten dugu, eta jendeari azaldu nahi diogu zein garrantzitsua den gure dietan jatorri begetaleko jakiak areagotu, eta animali-jatorrikoak murriztea. Gainera, belaunaldi berriei lurrarekiko begirunea izaten irakatsi nahi diegu, alegia, dagokion balioa aitortzen lurretik jaiotzen direnei eta nekazarien lanari.

Tailer honetan ikasiko dugu esnekirik eta azukre findurik gabeko menu energetikoa prestatzen, osoko zerealak, sasoiko barazkiak eta lekaleak (produktu ekologiko eta sasoikoak, guztiak) baliatuta.

sukaldaritza energetikoa

Acercamiento a la alimentación energética

Con el objetivo de sensibilizar y concienciar a las personas de la importancia del consumo de productos ecológicos, locales y estacionales tanto para nuestra propia salud como para la de nuestro entorno. Creemos de vital importancia impulsar el consumo de productos ecológicos, locales y de temporada favoreciendo así tanto a los agricultores y productores locales como a los pequeños y medianos comercios e incentivar el consumo responsable y concienciar de la importancia de aumentar en nuestra dieta la cantidad de producto de origen vegetal en detrimento del de origen animal. Y además enseñar a las nuevas generaciones el respeto a la tierra, a lo que nace de ella y a valorar a los agricultores.

En este taller aprenderemos a realizar un menú energético sin lácteos ni azucares refinados, dando presencia a los cereales integrales, los vegetales de temporada y las legumbres, productos ecológico y de temporada.

(más…)

Read Full Post »

Older Posts »