Archive for the ‘EUSKALAKARI’ Category

Korrika19_B3Pasa den asteazkenean, urtarrilaren 28an, aurkeztua izan zen Basaurin 19. KORRIKA. Euskararen aldeko lasterketa erraldoi hori Urepelen hasiko da martxoaren 19an eta Bilbon bukatuko 29an. EuskAHALdun! lelopean milaka lagun aterako dira kalera, egunez eta gauez, euskararen alde korrikan.

 

Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dugu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria…Korrika 19k ahalmen metaketa izan nahi du, eduki ahal du. Bide berrien abiapuntu. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea.

korrika19

Basauri  prepara la 19ª KORRIKA

El pasado 28 de Enero se presento, en Basauri,  la 19ª edición de esta gigantesca carrera a favor del euskara. La KORRIKA comenzará a caminar, correr, en Urepele el 19 de marzo y acabará el dá 29 en Bilbao. Durante 10 dás bajo el lema «EuskAHALdun» miles de personas saldrán a la calle, día y noche, a correr a favor del euskara.

Somos todos los euskaldunes y euskaltzales quienes integramos y conformamos Euskal Herria, el pueblo del euskera. Y eso es precisamente lo que reivindicamos: entre todos y todas, mediante el esfuerzo colectivo, podemos lograr un pueblo donde vivamos en euskera, un pueblo formado de vascoparlantes.

Y querer es poder. Korrika 19 quiere aglutinar todo ese poder. Puede acumularlo, y ser punto de partida para emprender nuevos caminos. Porque serán el querer y el poder de todos y cada uno de nosotros, la colaboración y el trabajo conjunto los que harán que Euskal Herria sea, haciendo valer su nombre, el pueblo del euskara.

Korrika 19. EuskAHALdun!

Read Full Post »

Euskarak 365 egun

noiznahi,nonahi,orain, hemen

 

Read Full Post »

Eguraldia lagun izan ez badute ere Basauriko euskaltzaleak, herriko auzo guztietatik etorriak, erdigunean elkartu dira gaur euskararen aldeko «Lipdub» erraldoi bat egiteko. Goizeko hamar eta erdiak aldera, Miradoretatik Solabarria plazaraino, adin guztietako jendez osatutiko suge koloretsuak hartua zuen lekua. Euskara ahoan eta euritako eskuan, umeak, gazteak eta nagusiak prest zeuden kanta eta dantza egiteko.

Ekologistok be kalera atera gara eta gure tartetxoa bete dugu ekimen polit horretan. Euskarak abots anitz ditu eta denak dira beharrezkoak urte osoan, bere 365 egunetan, euskaraz bizi ahal izateko. Ekologistok be bagara!

Sagarrak- Ekologistak Martxan

IMG_3729

Atoan irten gara lehiotik hegaka.Haizearen laguntzaz hodiak zeharka.

Bidean topa dugu txori asko koplaka. Abotsagaz bat egin doinue aparta: Basaurin be txoriok euskaraz txioka.

Read Full Post »

Aio sagarkideok:

Gure taldeak Basaurin Be Bagara elkarteak antolatu duen euskararen aldeko ekimen batean parte hartuko du. Datorren igandean, Arizgoitiko plazatik Solabarriaraino bideo grabazio bat egingo da, bertan, beste askoren artean gu partaideak izango garelarik. Zita, oinezkoen kalean (estatuaren ondoan, Pascual aurrean) goizeko 10 ak eta laurdenetan.

 eu365Euskararen alde dugun konpromesua adierazteaz gain, ekimen horrek guretzat oso esanguratsuak diren gaiak kaleratzeko aukera ezin hobea eskeintzen digu. Besteak beste: nuklearren kontrako borroka, fracking-aren kontrakoa, Zero Zabor kanpainarena eta , azken urteko lorpena, Basauriko herrigunean abiadura 30 kilometrotara murriztearena.

Etorriko zarelakoan,… ondo izan!

Dena prest biharko Lipdub-erako. Entsegua gaur, euripean. Biharko eguzkia eta kalea euskaldunez betea esperoan...

Dena prest biharko Lipdub-erako. Entsegua gaur, euripean. Biharko eguzkia eta kalea euskaldunez betea esperoan…

Amigo/a ecologista:

Nuestro grupo participara este domingo en una acción de apoyo al euskara organizada por “Basaurin Be Bagara”. Se trata de un Lipdub ( una grabación en cadena de una canción) . La cita es a las diez y cuarto en la calle peatonal (estatua del paseante, frente a Camisería Pascual).

Te animamos a unirte a nosotros/as, aprovecharemos la acción para sacar a calle algunos de los temas que trabajamos: la lucha antinuclear, anti fracking, la campaña “basura cero” y el logro reciente de reducir la velocidad en nuestro pueblo a 30 km/h.

Read Full Post »

Basaurin Be Bagara elkarteak antolatuta, Basaurin euskaldunok bagarela lau haizetara zabaltzea helburua delarik, Lipdub erraldoi bat egingo da Basaurin. Kolorez, umorez,…,hitzez eta iribarrrez beteklo dugu kalea Arizgoitiko plazatik Solabarria plazaraino.

Elkarte zein norbanako orok bere lekua izango du aurtengo ekintzan ere, bakoitzak beretik emanez, euskaldunon aniztasuna azaleratuz. Berton, nola ez, ekologistok izango gara gu be bagarelako!

bbb_f12014ko logoa

Baina zer demontre da lipdub-a? Bideo musikala dugu zeinean partehartzaileek, keinuz eta mugimenduz, kanta bategaz bat egiten duten. Bideo grabazioa jarraian egiten da, gelditu gabe. Sormena, talde lana eta naturaltasuna ditugu lipdub-aren ezaugarri nagusiak.

Hauek dituzue  Lipdubaren kantak: BAGARA (Honat taldeak aurtengo Euskal Asterako egina) eta BASAURIN BE BAGARA (Dangiliske Folk taldeak 2012ko BBBrako sortua).

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »