Archive for the ‘ENERGIA/NUKLEARRIK EZ!’ Category

Milaka lagun atera ziren kalera, atzo arratsaldean Gasteizen, Garoñako zentral nuklearra behin betiko itxi dezatela eskatzeko. Araba Garoñarik gabe ekimenak deitua 250. bat taldek bat egin zuten deialdiarekin. Gobernuarekin inolako akordiorik ezin dela adostu lehenik  zentral nuklearraren itxiera bermatzen ez bada eskatzen dute konbokatzaileek sinatutako manifestuan.

Alderdi guztiek izan zituzten ordezkariak manifestazioan, Euskadiko PP izan ezik. Hainbatetan  Garoña zabaltzearen aurka daudela adierazi duten arren ez dute protestan parte hartu.

Gasteiztik 40 kilometrora kokaturik, Espainiako zentral nuklear zaharrena da Garoña. Nuclenorrek erabakita, arrazoi ekonomikoak direla eta, itxita dago 2012ko abenduaz geroztik. 2014ean, berriz, iritziz aldatu zuen Nuclenorrek, eta 17 urtez ustiakuntza-baimenaren berritzea eskatu zuen. Segurtasun Nuklearreko Batzordeak (CSN) baimen horren aldeko txostena zabaldu zuen joan den otsailaren 8an, eskatutako segurtasun-inbertsioak eginez gero. Orain, Gobernuaren esku dago Garoña zabaldu ala ez erabakitzea.

Garoña itxi betiko.

Miles de personas salieron a la calle ayer en Vitoria-Gasteiz para reivindicar el cierre definitivo de la central nuclear de Garoña. La manifestación fue convocada por la iniciativa «Araba sin Garoña» y apoyada por mas de 250 colectivos. Estas organizaciones han firmado un manifiesto en el que se pide que no se llegue a ningun acuerdo político con el Gobierno central si no se garantiza el cierre definitivo de Garoña. Todos los partidos políticos , salvo el PP de Euskadi, contaron con representantes en esta manifestación. Este partido que ha manifestado , en más de una ocasión , su posición contraria a la reapertura de la central nuclear, no participó en la protesta.

Situada a unos 40 kilometros de Vitoria -Gasteiz, esta central es la más vieja del Estado. En 2012 Nuclenor decide su cierre al no asumir las inversiones económicas exigidas para garantizar la seguridad tras el accidente de Fukushima. En 2014, cambia de opinión, y pide un prorroga de la licencia de explotación por 17 años más. El pasado mes de febrero el CSN ( Consejo de Seguridad Nuclera) presenta un informe favorable a esa ampliación si se realizan las inversiones en seguridad solicitadas. La decisión final está en manos del Gobierno central.

Garoña cierre definitivo.

 

Read Full Post »

Araba Garoña gabe Plataformak manifestazio handia antolatu du martxoaren 18an, Gasteizeko Virgen Blanca Plazan, arratsaldeko 19etan. Nuclenorrek segurtasun neurriak betetekotan CSN zentral nuklearra berriz ere martxan jartzearen alde agertu da eta.

Ekologistak Martxanetik ere, Garoñaren kontrako Bizkaiko Foroaren partaide garen heinean,  herritarrak kalera atera eta Garoña betirako itxi dezatela esijitzera animatzen zaituztegu.

La plataforma Araba sin Garoña ha convocado una gran manifestación en Gasteiz para este sábado 18 de marzo a las 19 horas en la plaza de la Virgen Blanca de Vitoria-Gasteiz, para exigir el cierre de las instalaciones nucleares, ante el dictamen del CSN a favor de la reapertura si el operador de la planta, Nuclenor, cumple con las inversiones en materia de seguridad.

 Ekologistak Martxan, como parte del foro contra Garoña de Bizkaia, se suma a la convocatoria y os anima a acudir a la manifestación.

Read Full Post »

Elkarretaratze eta gizakatea

Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko.

kartela-otsailak-4

Concentración y cadena humana

Exigir que el cierre definitivo y el desmantalamiento inmediato de la central nuclear de Santa María de Garoña sea un punto PRIORITARIO e IRRENUNCIABLE en la agenda de negociaciones con el Gobierno Estatal.

(más…)

Read Full Post »

Bizkaiko Garoñaren kontrako Foroak, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzeko, elkarretaratze deialdia egiten du.

Estatuko Legebiltzarrean lantzen diren gaien inguruko negoziaketak pil-pilean dauden honetan, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzen du gizarteak, ekintza erreal eta berehalakoak martxan jarriz. Hare gehiago, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordearen zuzendaritza teknikoaren bilera bihar bada ere, El País egunkariak gaur aurreratu duenez, erakunde honek prestatu duen txostena zentral nuklearra berriz zabaltzearen aldekoa dela jakin dugunean.

Horregatik deitzen dugu elkarretaratzea egitera, datorren urtarrilaren 26an, osteguna, Eusko Jaurlaritzak bilbon duen ordezkaritzan, 10:30etan.

Deitzen dute:

AAVV de Bilbao,CCOO, Eguzki, EH Bildu, Ekologistak Martxan, Energia Gara, ESK, Equo, Ezker Anitza, Foro Contra Garoña de Bizkaia, Goiener, Greenpace, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri.

garona-elkarretaratzea-2017-1-26

El Foro contra Garoña de Bizkaia convoca una Concentración para exigir que el cierre definitivo y el desmantalamiento inmediato de la central nuclear de Santa María de Garoña sea un punto PRIORITARIO e IRRENUNCIABLE en la agenda de negociaciones con el Gobierno Estatal.

En un momento en el que abundan las negociaciones en gran parte de los temas que se debaten y pactan en el parlamento estatal, la sociedad pide que el cierre definitivo y el desmantalamiento inmediato de la central nuclear de Santa María de Garoña sea un punto PRIORITARIO e IRRENUNCIABLE en la agenda de negociaciones, con acciones de efecto real e inmediato. Más aún, si cabe, cuando acabamos de recibir la noticia filtrada por EL País, confirmando que la comisión técnica del Consejo de Seguridad Nuclear (CSN), que se reunirá mañana día 25 de enero, ha elaborado un informe en el que avala reabrir la planta burgalesa.

Convocan:

AAVV de Bilbao, CCOO, Eguzki, EH Bildu, Ekologistak Martxan, Energia Gara, ESK, Equo, Ezker Anitza, Foro Contra Garoña de Bizkaia, Goiener, Greenpace, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri.

Read Full Post »

El segundo Encuentro Internacional organizado por Ekologistak Martxan y la UPV-EHU tendrá lugar los próximos 22 y 23 de septiembre en Bilbao. Durante las dos jornadas expertos y activistas internacionales plantearán diversas propuestas y vías para alcanzar la sostenibilidad energética. Los encuentros contarán además con la participación de los partidos políticos y sindicatos con el objetivo de crear un intercambio de ideas.

Podéis ver el programa e inscribiros en la página web de Ekologistak Martxan

energia-trantsizioak-demokrazia-ona

Energia trantsizioei buruzko Nazioarteko II. Topaketa Bilbon

Irailaren 22 eta 23an ospatuko da Bilbon Ekologistak Martxan eta UPV-EHUk antolaturiko energia trantsizioei buruzko Nazioarteko II. Topaketa. Mundu mailako hainbat aditu eta ekintzailek, energia alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu azalduko dute. Alderdi politiko eta sindikatuek partehartzea izango dute, ikerlariekin batera eztabaidarako gunea sortuz.
Egitaraua eta izen emate orria eskuragarri daude Ekologistak Martxan-en web orrian

(más…)

Read Full Post »

« Newer Posts - Older Posts »