Archive for 19/05/18

Sare kooperatiboak ehunduz ekonomia hutsetik haratago.

Emakumeen topaketa.

Eguna: 2018ko maiatzak 22

Ordua: 19:00 etan

Tokia: NAILUA Teteia,Araba kalea, Basauri.

Eraldaketa soziala bultzatu nahi dugun sare bat gara ZarenSare-EnRedando. Hori lortzeko, kontzientzia aldaketa eta jardunbide eraldatzaileak erabili nahi ditugu, justizia soziala eta zuzentasuna ardatz dituen ikuspuntu feminista batetik. Eremu lokalean eta nazioartean ekoizpen, banaketa eta kontsumo arduratsua, kontzientea eta eraldatzailea bultzatu nahi dugu, eredu ekonomiko, eredu politiko eta eredu soziokultural dominantea (heteropatriarkala eta indibidualista) zalantzan jarriz.


Testuinguru horretatik abiatuta, Hego eta Iparreko emakumeen topaketa bat proposatu nahi dugu maiatzaren 22rako. Horretarako, Chiapaseko (Mexiko) bi emakume eta Euskal Herriko landa-eremuko emakume (Etxaldeko emakumeak) izango dugu. Emakume ekoizleak, emakume ehuleak, beren produktu eta zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko enpresa-eredu kooperatiboa aukeratu dutenak. Emakume indigenak, emakume baserritarrak, beren jarduteko moduarekin gizartea eraldatzeko gure helburuari itxaropena ematen diotenak. Tertulia honetan elkarte hauetako emakumeek lagunduko diegu: Sagarrak, Emakumeak Aniztasunean, Hemengo eta Hango Emakumeak eta Setem.


Emakume hauek eredu kooperatiboaren alde egin dute, ikasteko, elkartzeko eta emakumeekin loturak sendotzeko gune moduan ikusten dutelako eredu kooperatiboa, eta kooperazioan oinarritutako harremanak josten dituelako, eta ez konpetentzian oinarrituak. Eredu tradizional eta patriarkalei ihes egin nahi diete, erdigunea bizitzan jarriz, erdigunea ondo bizitzean jarriz. 

Entzun nahi badiezu, zeure buruari entzun nahi badiozu, pertsonekin atseginago izango den etorkizuna eraikitzeko zeure alea jarri nahi baduzu… Etor zaitez!!

Tejiendo redes cooperativas más allá de la mera economía.

Encuentro de Mujeres.

Día: 22 de mayo 2018.

Hora: 19:00h.

Lugar: NAILUA Teteria, Araba kalea, BASAURI.

ZarenSare-EnRedando somos una red que busca impulsar la transformación social a través de un cambio de consciencia y prácticas transformadoras desde una perspectiva feminista de justicia social y equidad que promuevan a nivel local e internacional una producción, distribución y consumo responsable, consciente y transformador y que cuestionen el modelo económico dominante, el modelo político, así como el modelo sociocultural (individualista y heteropatriarcal) al que nos enfrentamos.

En este encuentro entre mujeres del Norte y el Sur, contaremos con dos mujeres chiapeñas (Mexico) y mujeres del entorno rural vasco (Etxaldeko emakumeak). Mujeres productoras, mujeres tejedoras, mujeres que apuestan por la cooperativa como modelo de empresa para distribuir y comercializar sus productos y servicios. Mujeres indígenas, mujeres baserritarras, mujeres que con sus buenas prácticas aportan esperanza a nuestra apuesta por la transformación social. Las acompañaremos en esta tertulia Mujeres de Sagarrak, Mujeres en la Diversidad, Mujeres de Aquí y de Allá y Setem.

Ellas apuestan por la cooperativa, pero como lugar de aprendizaje, encuentro y vinculación entre mujeres diversas que tejen relaciones de cooperación más que de competencia. Se huye de replicar los modelos tradicionales y patriarcales poniendo el centro en la vida; en el buen vivir.

Si te apetece escucharlas, escucharte, si te apetece contribuir en esta construcción común de un futuro más amable con las personas…¡¡Te esperamos!!

Read Full Post »

SuperSurraren Luzapenari Ez!   Martxa Bolintxura!

maiatzak 20, 9:00etan Zabalburuko plazan
Ibilaldi bat egingo dugu Bolintxu eta inguruetatik. Ekintza honen bitartez eraiki nahi den Supersurraren luzapenak zeharkatuko lituzkeen guneak bisitatuko ditugu eta zentzurik gabeko obra honen aurka gaudela aldarrikatuko dugu.
Ibilbideari hasiera emateko 9:00etan Zabalburuko plazan geratuta gaude. Gehienez 2 ordutako iraupena izango du eta bukaera Buiako auzoan izango da. Auzo honetako jaiak direla eta, ekintza ezberdinak antolatu dituzte egunean zehar.

Supersurra, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatuta dago eta ondorioen artean aipagarriak dira hauek: 47 milioi euro kilometro bakoitzeko, 2 minutu baino ez aurrezteko eta Pagasarriko Bolintxu babes bereziko zonaldea kaltetuko du. Aurreikusitako trafikoaren % 50era ere heldu ez den autopista da.

Anima zaitezte etortzera !     SUPERSURRAREN LUZAPENARI EZ!
Informazio gehiago: www.supersurez.info

Ampliacion SuperSur Ez!  Martxa a Bolintxu!

                            20 de mayo, 9:00 en la Plaza de Zabalburu,Bilbao.
 
Realizaremos un recorrido por el Bolintxu y alrededores. Mediante esta acción se pretende recorrer los lugares que, de construirse, atravesará la ampliación de la Supersur y mostraremos nuestra oposición a esta obra sin sentido.

Dicho proyecto, promovido por la Diputación Foral de Bizkaia, supone: Cada kilómetro costará 47 millones de euros, para ahorrarnos 2 minutos y afecta a una zona de especial protección del Pagasarri (Bolintxu).Es una autopista que no llega ni al 50% del tráfico previsto.

Para iniciar el recorrido hemos quedado a las 9:00 en la Plaza de Zabalburu. La duración será de unas 2 horas máximo y terminaremos en el barrio de Buia, donde por motivo de las fiestas del barrio hay organizadas diferentes actividades a lo largo del día.

Animaos a participar!  AMPLIACIÓN SUPERSUR EZ!

Mas información:www.supersurez.info

Read Full Post »