Archive for 21 21+01:00 abril 21+01:00 2016

tori zaparrada

Apirilaren 23 an ospatzeen da Mundu osoan Liburuen eguna. Hori dela eta Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak, bookrosing delako ekimenarekin bat eginez, liburu zaparrada antolatu du Basaurin. Egun horretan 500 en bat liburu askatu egingo ditu Sagarrak Basauriko auzo guztietako bazterretan. Zorte ona izan irakurzale!

Read Full Post »

Elikadura energetikorako hurbilketa

Geure osasunerako eta geure ingurunerako oso garrantzitsua da produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoikoak kontsumitzea, eta kezka hori piztu nahi dugu jendearengan. Izan ere, uste dugu funtsezkoa dela sustatzea produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoikoak kontsumitzea, horrek on egiten diolako bai bertoko nekazari eta ekoizleei, baita denda txiki eta ertainei ere.

Era berean, kontsumo arduratsuaren alde egiten dugu, eta jendeari azaldu nahi diogu zein garrantzitsua den gure dietan jatorri begetaleko jakiak areagotu, eta animali-jatorrikoak murriztea. Gainera, belaunaldi berriei lurrarekiko begirunea izaten irakatsi nahi diegu, alegia, dagokion balioa aitortzen lurretik jaiotzen direnei eta nekazarien lanari.

Tailer honetan ikasiko dugu esnekirik eta azukre findurik gabeko menu energetikoa prestatzen, osoko zerealak, sasoiko barazkiak eta lekaleak (produktu ekologiko eta sasoikoak, guztiak) baliatuta.

sukaldaritza energetikoa

Acercamiento a la alimentación energética

Con el objetivo de sensibilizar y concienciar a las personas de la importancia del consumo de productos ecológicos, locales y estacionales tanto para nuestra propia salud como para la de nuestro entorno. Creemos de vital importancia impulsar el consumo de productos ecológicos, locales y de temporada favoreciendo así tanto a los agricultores y productores locales como a los pequeños y medianos comercios e incentivar el consumo responsable y concienciar de la importancia de aumentar en nuestra dieta la cantidad de producto de origen vegetal en detrimento del de origen animal. Y además enseñar a las nuevas generaciones el respeto a la tierra, a lo que nace de ella y a valorar a los agricultores.

En este taller aprenderemos a realizar un menú energético sin lácteos ni azucares refinados, dando presencia a los cereales integrales, los vegetales de temporada y las legumbres, productos ecológico y de temporada.

(más…)

Read Full Post »