Basaurin Be Bagara elkarteak antolatuta, Basaurin euskaldunok bagarela lau haizetara zabaltzea helburua delarik, Lipdub erraldoi bat egingo da Basaurin. Kolorez, umorez,…,hitzez eta iribarrrez beteklo dugu kalea Arizgoitiko plazatik Solabarria plazaraino.
Elkarte zein norbanako orok bere lekua izango du aurtengo ekintzan ere, bakoitzak beretik emanez, euskaldunon aniztasuna azaleratuz. Berton, nola ez, ekologistok izango gara gu be bagarelako!
Baina zer demontre da lipdub-a? Bideo musikala dugu zeinean partehartzaileek, keinuz eta mugimenduz, kanta bategaz bat egiten duten. Bideo grabazioa jarraian egiten da, gelditu gabe. Sormena, talde lana eta naturaltasuna ditugu lipdub-aren ezaugarri nagusiak.
Hauek dituzue Lipdubaren kantak: BAGARA (Honat taldeak aurtengo Euskal Asterako egina) eta BASAURIN BE BAGARA (Dangiliske Folk taldeak 2012ko BBBrako sortua).
Responder